Euskotrenek zerbitzu berezia eskainiko du larunbatean, Realaren eta Rayo Vallecanoren arteko partidarako
Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbatean, urtarrilaren 27an, Anoetan jokatuko den Realaren eta Rayo Vallecanoren arteko partidarako. 14:00etan jokatuko dute partida.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publiko honek jakinarazi duenez, “zerbitzu honen helburua partidarako joan-etorriak burutzeko garraio publikoaren aukera eskaintzea da” eta aldi berean, “zaleak tren desberdinetan ere banatu ahal izatea”.
Itzulerako, Euskotrenek trenak eskainiko ditu Anoetatik Hendaiara, Altzara , Lasarte/Oriara eta Zarautzera. Ordutegiak Euskotreneko webgunean ikus ditzazkezue.