Ramon Diaz omendu dute, bere hilketaren 23. urteurrenean
Eneko Goia alkatea, Ramon Diazen omenaldian loreak jartzen.Donostiako Udala 23 urte bete dira ETAk Ramon Diaz Espainiako itsas komandantziako sukaldaria hil zuenetik, eta urteroko legez, omenaldia egin diote Loiolan, bere auzoan. Goizean goiz egin zuten Diazen aurkako atentatua, eta horregatik, 08:00etan egin diote omenaldia, Aralar mendia kalean, Loiolatarra elkartearen ondoan, elkarte horretako bazkide baitzen Diaz. Haren omenezko plaka bat dago hor, eta bertan egin dute omenaldia, Diazen argazki handi bat eta lore zein kandela ugari jarriz. Udaleko zenbait ordezkari, kargu militar batzuk eta Loiolako hainbat bizilagun egon dira omenaldian.
Salamancakoa izatez, Loiolako bizilaguna zen Diaz, eta itsas komandantzian lan egiten zuen sukaldari gisa, baita Loiolatarra elkartean ere. Talde armatuak lehergailu bat jarri zion autoaren azpian, eta lanera abiatu zenean lehertu zen. Diazen heriotzaz gain, inguruan zeuden bost pertsona zauritu zituen eztandak.
💐Urtero bezala Loiolan elkartu gara Ramón Díaz oroitzeko. Como cada año desde hace 23 años hemos recordado a Ramón en el lugar en el que fue asesinado por ETA #Donostia #SanSebastian pic.twitter.com/4q4pwsk9Yh
— Eneko Goia Laso (@EnekoGoia) January 26, 2024
23 urte bete dira gaur ETAk Ramon Diaz loiolatarra hil zuenetik.
— EH Bildu Donostia (@ehbildudonostia) January 26, 2024
Urteurrenean, Loiolatarrak elkarteak haren omenez antolatutako ekitaldian parte hartu dugu. pic.twitter.com/ob86hDSTx8
Homenaje a un buen hombre, Ramón Díaz, asesinado hace 23 años por ETA. Su único delito, ser cocinero de la comandancia de marina. Su familia, vecinos y compañeros de la sociedad Loiolatarra le han recordado un año más. Beti gogoan pic.twitter.com/FbQ41TBQea
— SocialistasDonostia (@SocialistasDono) January 26, 2024


