Garaipen garrantzitsua eskuratu du Bera Berak, eta ligako lidergoa estututa dago orain
Bera Beraren eta Malagaren arteko partidako une bat.Bera Bera Neurketa garrantzitsua zuen Bera Berak asteburuan, eta behar bezala erantzun du, Malaga ligako liderrari irabazi baitzion etxean: 25-21. Bere maila onena berreskuratu zuten larunbatean donostiarrek, eta aurten ere liga irabazi nahi dutela erakutsi zuten. Horrela, Elxek Beti Onak taldeari irabazi ostean, Malaga, Bera Bera eta Elx 24 punturekin berdinduta daude lidergoan.
Futbolean, berdinketak eskuratu dituzte asteburuan Realeko mutilek zein neskek. Mutilek Rayo Vallecanoren aurka hutsean berdindu zuten etxean, azken asteotako partiden erritmoak sortutako nekeak eta lesioek markatutako neurketa batean. Neskei dagokienez, azken minutuetan lortu zuten puntu bat ateratzea, Jenssenek sartutako golari esker. Neurketa parekatua izan zen, baina Madril 18. minutuan aurreratu zen, eta txuri-urdinek luzapenean lortu zuten berdinketa.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek 67-61 galdu zuen Jairisen etxean, partida zail batean. Horrela, ligako zazpigarrenak dira orain donostiarrak, eta gogor lehiatu beharko dira datozen jardunaldietan, sailkapenean gora egin nahi badute.
Izotz hockeyan, Txuri Urdineko neskek geldiezin jarraitzen dute, eta erraztasun handiz irabazi zioten etxean larunbatean Milenio Panthersi: 11-0. Ligako lidergoan sendo jarraitzen dute donostiarrek. Bestalde, mutilek ere nagusitasunez irabazi zuten larunbatean etxean, Portoren aurka: 7-2. Ligako hirugarrenak dira orain donostiarrak.
PARTIDAK
Eskubaloia
Emakumezkoen liga, 15. jardunaldia
- Bera Bera 25 — Malaga 21
Futbola
Gizonezkoen liga, 22. jardunaldia
- Reala 0 — Rayo Vallecano 0
Emakumezkoen liga, 15. jardunaldia
- Reala 1 — Madril CCF 1
Saskibaloia
Emakumezkoen liga, 19. jardunaldia
- Jairis 67 — Ibaeta Basket 61
Izotz hockeya
Gizonezkoen liga, 16. jardunaldia
- Txuri Urdin 7 — Porto 2
Emakumezkoen liga, 14. jardunaldia
- Txuri Urdin 11 — Milenio Panthers 0

