Bidebieta eta Herrera arteko bidegorria ireki dute
Herrera eta Bidebieta arteko bidegorria.Kalapie Irekita dago jada Bidebieta eta Herrera arteko bidegorria. 455 metroko luzera dauka bidegorriak, eta Azkuene kalearen parean, Donostiaren aldean, dauka abiapuntua, Herrerarekin lotzen den bidegorria bukatzen den puntuan. Ibilbidea Pasai San Pedro hiribidearekiko paraleloa da, Colombine kalera iritsi arte. Hortik gora doa bidegorria, Joan XXI etorbidearekin bat egin arte, Bidebietan.
Bidebietako bizilagunen eta Kalapie Donostiako txirrindularien elkartearen aspaldiko aldarrikapena da bidegorri hori, eta, hain zuzen ere, Kalapiek eman du irekieraren berri sareetan. Udalak Moyua enpresari adjudikatu zizkion bidegorriaren eraikuntza lanak, 487.691 euroko aurrekontuarekin.
Irekita Herrera eta Bidebieta arteko bidegorri berria / Ya esta abierto el bidegorri entre Herrera y Bidebieta pic.twitter.com/NbK6l9aJsp
— Kalapie H.T.E. (@kalapiedonostia) January 29, 2024

