Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Bueltan dira Frantzia pasealekuko nartzisoak

nartzisoak Frantzia pasealekuko nartzisoak loratzen hasi dira.Donostiako Udala

Azken urteotako arrakastaren ondoren, aurten ere nartzisoak daude Frantzia pasealekuko lorategietan, eta dagoeneko hasi dira eremu guztia horiz tindatzen. Horrela, dena ondo badoa, pasealekuak hori kolore bizia izango du hainbat astez, loreen loraldi zikloa amaitzen den arte. Ondoren, apirila aldera, moztu egingo dituzte, hurrengo urtean berriz loratu daitezen, ziklo osoa betez.

2022an landatu zituen udalak estreinakoz nartzisoak —130.000, zehazki—, eta ikusmina sortu zuten loreek, duten kolore biziarengatik. Iaz berriz ere horiz tindatu zen pasealekua, eta aurten bide beretik doa.

nartzisoak frantziako pasealekuan

Nartzisoak Frantzia pasealekuan, 2022an.Joseba Parron San Sebastian

HITZAkide HITZAkide