2024ko inauteriek TAO txartela duten erabiltzaileei eragingo die, gaurtik hasita
2024ko inauteriek zirkulazioari eta TAO txartela duten erabiltzaileei eragingo die; izan ere, aparkaleku arautuaren bereizgarria (TAO txartela) 1-1, 1-2 eta 2-1 duten erabiltzaileek hiriko gainerako sektoreetan aparkatu ahal izango dituzte beren ibilgailuak. Helmugako TAO txartelaren titularren baldintza beretan egingo da aldaketa, gaurtik hasita, otsailaren hamalaura arte (hurrengo asteko asteazkena), biak barne.
Hala ere, erabiltzaile horiek ezin izango dute dohainik aparkatu derrigorrezko ordainketako eremuetan (15. zona), ezarritako erregulazio ordutegiaren barnean.