Oihane Otaegi eta Mikel Unanue, curlingeko Espainiako txapeldun
Curlingeko Espainiako txapelketa jokatu da asteburuan, eta, beste behin ere, maila bikainean aritu dira Txuri Berri Curling klub donostiarreko Oihane Otaegi eta Mikel Unanue. Hain zuzen ere, txapelketa irabazi dute bikote mistoetako kategorian, Jacetania 2000 bikoteari 11-9 irabazita. Horrela, Munduko Txapelketan aritzeko txartela eskuratu dute; Oestersunden (Suedia) jokatuko da txapelketa, apirilaren 20tik 27ra, eta 2026ko Neguko Olinpiar Jokoetarako lehen puntuak banatuko dira bertan.
Bestalde, neguko kirolekin jarraituta, Lucas Egibar snowboarder donostiarra Gudauriko bigarren Munduko Kopan (Georgia) aritu da asteburuan, eta zazpigarren amaitu du. Alvaro Romerok, aldiz, ezin izan ditu final-hamaseirenak gainditu. Hurrengo zita Sierra Nevadan izango dute, bi lasterketarekin, martxoaren 1etik 3ra.