Suhiltzaileentzako 33 irrati erosteko kontratua martxan jarri du Tokiko Gobernu Batzarrak
Tokiko Gobernu Batzarrak Donostiako suhiltzaileentzako 23 irrati eramangarri digital eta 10 irrati mugikor digital erosteko kontratua martxan jarri du. Aurrekontua 33.940 eurokoa da eta udalak materiala entregatzeko duen epea 8 hilabetekoa da.
Donostiako Udalak Tetralogik, SL enpresari esleitzea erabaki du, eta alkateak azaldu duenez, irrati hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren DMR Tier III sareari atxikitzeko aukera izango dute.
Goiak udalaren eta suhiltzaileen elkarlana nabarmendu du eta suhiltzaileen materialerako esleipen berri bat egongo dela argitu du.