Udalak behin betiko onartu ditu Igara eta Illarra Berri eremuei dagozkien aldaketak
Tokiko Gobernu Batzarrak behin betiko onartu du Izadi Enea (Diario Vasco) eta Illarra Berri hirigintza eremuei dagokien Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa. Halaber, Erregenea inguruan lursail bat birsailkatzea ere onartu du, gune libreen sistema orokorra zabaltzeko.
Pasa den astean, Donostiako Udalak, obra handiko lizentzia eman zion Construcciones Sukia Eraikuntzak SLri, Illarrako eremuan 32 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko, a.30. 12 eta a.30. 13 lurzatietan. Urte hasieran, alkateak adierazi zuen bezala, 2024ko dituen hirigintza erronken artean zuen Illarrako eremu hau, eta zehaztu zuenez, akordioak obrak amaitzeko bi urteko epea ezartzen du.