Tecnaliak hidrogenoa garatzeko lehen zentroa sortu du Donostian
Tecnalia ikerketa eta garapen teknologikorako zentroak hidrogenoaren teknologiak garatzeko laborategi bat aurkeztu du gaur. Instalazioak aitzindari dira Europan, eta Miramongo Parke Zientifiko eta Teknologikoan daude kokatuta. Teknologia berritzaileak ikertzeko eta garatzeko erabiliko dira, baita horiek ondoren industriara eramateko ere, deskarbonizazioa ez ezik, eta enpresen lehiakortasuna ere bultzatu dadin.
Gune berriaren aurkezpenean izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua eta Eneko Goia alkatea, besteak beste. Egun, 1.000 metro koadroko eremuan, 50 proiektu baino bultzatzen dituzte hidrogenoaren askotariko faseak lantzeko: hidrogenoa sorkuntza, bilketa, banaketa, garraioa, erabilpena eta segurtasuna dute aztergai. “Bide berriak bilatu eta aztertu behar ditugu, gure biziraupena planetenarekin lotu”, azaldu du Lehendakariak.
Bide horretan, Tecnalia enpresak egindako ekarpena nabarmendu du Urkulluk: “Aitzindaria izan da eta etorkizunari buruzko ikuspegi handia erakutsi du. Laborategi honek beste zutabe bat gehituko du teknologiaren, industriaren, eraldaketa energetikoaren, zientziaren eta berrikuntzaren aldeko estrategian”.