Abuztuaren 4an egingo dute II. Txirrita mendi lasterketa
Abuztuaren 4an egingo dute Txirrita mendi lasterketa bigarrenez. Altzako hainbat bizilagunek antolatu zuten kirol proba berri hau iaz lehenengoz, eta 16,6 kilometroko ibilbidea egitera animatu ziren 150 korrikalari. Altzako San Martzial plazatik abiatu ziren, eta Altzako, Errenteriako eta Astigarragako lurrak zeharkatu zituzten.
Ibai Makazaga Aristi (1:15:16) gizonezkoetan eta Erika Alvarez Alduncin (1:32:19) emakumezkoetan izan ziren azkarrenak.
IRUTXULOKO HITZAk Txirrita mendi lasterketako antolatzaileetako bat, Jon Alkiza, elkarrizketatu zuen iaz. Alkizaren arabera, kirol probak kultur ukitua ere badu, besteak beste Txirrita bizi izan zen Gazteluene baserritik pasatzen direlako korrikalariak. Hemen irakur dezakezue elkarrizketa osoa.