Askatasunaren hiribideko Cristina Oria jatetxeak eta dendak ateak itxi ditu
Askatasunaren hiribidean dagoen Cristina Oria jatetxeak eta dendak ateak itxi ditu astearte honetan. Duela urtebete inauguratu zuten lokala, baina El Diario Vasco egunkariari Cristina Oriak berak jakinarazi dionez, “gure bezeroek harrera beroa egin eta hirian espazio bakarra sortzeko gai izan garen arren, ez dugu lortu nahi genuen ekipoa sortzea”.
Oriak azaldu duenez, hain zuzen ere talde hori sortu ezin izanak galarazi du hasieran eskaini nahi zuten zerbitzua eskaintzea. Ondorioz, jatetxea itxi behar izan dute, eta gaur eman diete langileei itxiera horren berri.
Madrilen beste hiru lokal dituzte, eta Donostiako lokala itxi badute ere, online zerbitzuarekin jarraituko dute.