Bihar hasten da Artea eta Giza Eskubideen, Haur eta Gazteen 20.ekitaldian margolan gustukoena aukeratzeko epea
Artea eta Giza Eskubideen, Haur eta Gazteen 20.ekitaldi honetan, 6 eta 18 urte bitartekoek hartzen dute parte, bakarkako eta taldeko edozein teknikarekin egindako margolanak aurkeztuz.
'Hegan' marrazkia, Andrea Ruiz Errekalderena, Katalina Erauso arte elkartekoa, 2020koa. Artea eta Giza Eskubideen, Haur eta Gazteen 20.ekitaldi honetan, 6 eta 18 urte bitartekoek parte hartzen dute, bakarkako eta taldeko edozein teknikako marrazkiak eginez eta aurkeztuz. Bihar hasten da martxoaren 28ra arte margolan gustukoenak hautatzeko epea.
2.000 parte hartzaile daude aurtengo lehiaketan eta 1.300 margolan aurkeztu dituzte. Halaber, aurten Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak 75 urte bete ditu eta aurten lehiaketa hogeigarrenez ospatu dute. “Zenbaki borobilak izanda, gai berezi bat heldu nahi izan diogu; izan ere, ezin dugu ahaztu hauek ez dira mugagabeak eta erantzukizunak eta betebeharrak ditugula giza eskubideez gozatu ahal izateko”, azaldu dute ekitaldiko antolatzaileek.
Margolan gustukoena aukeratzeko epea amaitu ondoren, webgunean bertan argitaratuko da irabazleen zerrenda, eta antolatzaileek azaldu dutenez, “zuzenean” jakinaraziko zaiela irabazleei eta parte hartu duten zentroei.
Aukeraketan parte hartzeko, webgunean “Margolanak aukeratu” sakatu eta handik kategoria eta modalitateak aukeratu ahal izango dira, bakoitzeko marrazki bana hautatu ahal izango baitira.

