Azken itxaropenera arte
![](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2024/02/p004_f01.jpg)
Erreferentzia-puntu aldakorraren sindromea edo shifting baseline syndrome deitzen zaio ingurumenerako onartuta ditugun gure arau eta itxaropenen aldaketa mailakatuari. Edo beste era batera esanda: gure esperientzian oinarrituta, normaltasun berriak normalizatzen ditugula klimaren auzian.
Zenbat elur da normala neguan? Zenbat euri udaberrian? Zenbat bero udaran? Zergatik jada ez dugu udazkenik? Txikitan-horrela-zen, ez-zen-horrela arteko eztabaidetara mugatzen gara; bitartean, Maradonaren No Drugs tixerta nola, gure agintariak 2030erako Agendako eslogan merkeekin.
Normaltasun berrietara ohitzea da kontsigna, normaltasun berriak eraiki beharrean. Honela, gure belaunaldia gertuago dago errefuxiatu klimatiko bihurtzetik, bere etxe propioa edukitzetik baino.
Etxe honetan, ordea, normaltasun berriak eraikitzeko beti dago esperantzarako ate bat zabalik. Minbizia gainditu duen lagun horren lasaitasunarena nola. Pizarnick dugu (ia beti) lagun:
«Ba hauxe da egiten duguna
aurrea hartzen dugu irribarrez irribarre,
azken itxaropenera arte».