Ikasle Gela baten beharra aldarrikatu du Dardara plataformak
Dardara plataformak antolatutako kanpaldiko hainbat parte hartzaile.Dardara EHUko Ibaetako campuseko Dardara ikasle plataformak deituta hainbat ikaslek kanpaldia egin dute aste honetan campusean, Ikasle Gela bat behar dutela aldarrikatzeko. Azaldu dutenez, “ikasleei eskaintza sozial, kultural eta politikoa emateko espazio bat” da Ikasle Gela, eta behar hori “sozializatzeko” baliatu dute kanpaldia.
Dardarako kideek asteazkenetik ostegunera egindako kanpaldiaren laburpen bideoa bidali diote hedabide honi, eta jarraian ikus dezakezue.


