Palestinari elkartasuna adierazi diote Bulebarrean
Euripean egin zuten Palestinaren aldeko elkarretaratzea.Joseba Parron San Sebastian Gernika Palestina Herri Ekimenak deituta, hainbat herritar Bulebarrean elkarretaratu ziren larunbat arratsaldean, Palestinari elkartasuna adierazteko. Euripean egin zuten elkarretaratzea, eta luzea izan zen, Palestinako herria pairatzen ari den genozidioan Israelek hil dituen haur palestinar guztien izenak irakurri baitzituzten.



