Finaleko lehenengo bi partidak irabazi ditu Txuri Urdinek
Ondo aritu dira asteburuan Txuri Urdineko mutilak zein neskak, eta porrotak izan dituzte gainontzeko talde donostiarrek asteburuan.
Txuri Urdinen eta Majadahondaren arteko finaleko une bat.Espainiako Izotz Gaineko Kiroletako Federazioa Ondo hasi dute Txuri Urdineko neskek ligako finala, lehenengo bi partidak irabazi baitituzte, etxean, Majadahondaren aurka. Larunbateko partida oso parekatua izan zen, eta laugarren denborara arte heldu behar izan ziren, partida erabakitzeko (3-2); igandekoa, aldiz, erraztasun handiagoarekin irabazi zuten (2-0). Horrela, liga irabazteko pauso garrantzitsua eman dute, lehenengo bi partidak irabazita. Hurrengo asteburuan Majadahondaren etxean jokatuko dituzte beste bi neurketa, eta etxekoek biak irabazi beharko dituzte bosgarren partida bat jokatzera derrigortzeko eta horretan erabakitzeko liga. Txuri Urdinentzat nahikoa izango da bi partidetako bat irabaztea.
Bestalde, Txuri Urdineko mutilek Jacan hasi dituzte asteburuan ligako finalerdiak, eta oso parekatua dago kanporaketa. Izan ere, larunbateko partida 5-1 galdu zuten, baina igandean buelta eman zioten egoerari, 2-3 irabazita. Horrela, asteburua honetan Donostian jokatuko dituzten partidetan erabaki daiteke dena, baldin eta ez bada bosgarren partida bat jokatu behar; kasu horretan, Jacan jokatuko litzateke bosgarrena, hurrengo asteburuan.
Belar hockeyan, porrotak izan dituzte asteburuan Realeko neskek eta Donostiako Atletikoko mutilek. 3-2 galdu zuen Realak Poloren etxean, eta gaizki hasi du ligako bigarren itzulia; seigarren postuan dago. Donostiako Atletikok, aldiz, 0-3 galdu zuen etxean Tenisen aurka, eta ligako azken postuan hondoratuta jarraitzen du.
Futbolean, Realeko mutilak oso gaizki aritu ziren larunbatean Sevillan, eta 3-2 galdu zuten. Bihar Txapeldunen Ligan jokatuko duten partidara begira, aldaketa ugari egin zituen Imanol Alguacilek hamaikakoan, eta taldeak ez zuen funtzionatu. Txuri-urdinek hobe dute laster suspertzea, liga Europako postuetan amaitu nahi badute. Realeko neskek ez dute jokatu asteburuan.
Saskibaloian, porrotak izan dituzte asteburuan Ibaeta Basketek zein Gipuzkoa Basketek. Zaragozaren aurka galdu zuen Ibaeta Basketek etxean, eta ligako seigarren postuan dago. Gipuzkoa Basketek, aldiz, Menorcaren etxean galdu zuen, eta ligako zazpigarrenak dira orain.
Eskubaloian, Bera Berak asteazkenean jokatuko du Gran Canariaren aurka.
PARTIDAK
Izotz hockeya
Emakumezkoen liga, finala
- Txuri Urdin 3 — Majadahonda 2 (larunbata, 2)
- Txuri Urdin 2 — Majadahonda 0 (igandea, 3)
Gizonezkoen liga, finalerdiak
- Jaca 5 — Txuri Urdin 1 (larunbata, 2)
- Jaca 2 — Txuri Urdin 3 (igandea, 3)
Belar hockeya
Emakumezkoen liga, 12. jardunaldia
- Polo 3 — Reala 2
Gizonezkoen liga, 12. jardunaldia
- Donostiako Atletiko 0 — Tenis 3
Futbola
Gizonezkoen liga, 27. jardunaldia
- Sevilla 3 — Reala 2
Saskibaloia
Emakumezkoen liga, 23. jardunaldia
- Ibaeta Basket 60 — Zaragoza 70
Gizonezkoen bigarren mailako liga, 22. jardunaldia
- Menorca 89 — Gipuzkoa Basket 81
Eskubaloia
Emakumezkoen liga, 20. jardunaldia
- Bera Bera — Gran Canaria (asteazkena, 6, 15:00)

