Saharako errefuxiatuen aldeko elikagaien karabana larunbatean aterako da Donostiatik
Saharako errefuxiatuen kanpamenduetarako janari bilketa bat. (Argazkia: Nerea Lizarralde) Saharako errefuxiatuen aldeko janari bilketan 11.800 kilo janari eta lau konpresa paleta jaso dituzte Donostian. Gipuzkoan, aldiz, 39 tona bildu dituzte. Bildutako guztia Saharara bidaltzeko karabana larunbatean, martxoaren 9an, abiatuko da Zurriolatik.
10:00etan irtengo dira Donostiatik, eta Saharako Lagunen Euskal Elkarteen Federazioak antolatutako aurtengo karabana Gipuzkoako bi trailerrek eta Bizkaiko beste bik osatuko dute. Aurretik, bertsolariek eta dantzariek karabana agurtzeko ekitaldi bat egingo dute.

