Igarotako bidearen kronologia bat
Olinpiar Jokoak

Andy Criere surflari donostiarra Parisko Olinpiar Jokoetan lehiatuko da

surflariak Nadia Erostarbe, Janire Gonzalez Etxabarri eta Andy Criere surflariek Parisko Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratu dute, eta horren berri eman zuten asteazkenean Donostian.Basque Team

Gipuzkoako hiru surflari Parisko Olinpiar Jokoetan lehiatuko dira —uztailaren 26tik abuztuaren 11ra izango dira—, tartean Andy Criere donostiarra (Donostia, 1995). Nadia Erostarbe (Zarautz, 2000) eta Janire Gonzalez Etxabarri (Zumaia, 2005) dira beste biak, eta hirurek agerraldia egin zuten asteazkenean Basque Team erakundearekin Donostian, Puerto Ricoko Munduko Txapelketan Olinpiar Jokoetarako txartela lortu ostean. Criere donostiarra da, baina Hendaian (Lapurdi) bizi da. Jokoetarako txartela lortu izanarekin “oso pozik” agertu ziren hirurak.

Olinpiar Jokoak Parisen izango dira, baina surflarien proba Tahitin jokatuko da, Polinesia Frantsesa delakoaren kolonia frantseseko uharte bat baita, eta han baitago Teahupooko olatua, surfaren munduan oso ezaguna. “Olatu berezia da, oso indartsua, aldakorra. Olatua oso azkar datorkizu, ohitu egin behar zara. Orain dela bi urte, Aritz Aranburu olatu horretako espezialistaren aholkularitzarekin joan nintzen hara”, azaldu zuen agerraldian Crierek.

HITZAkide HITZAkide