Igarotako bidearen kronologia bat
hauteskundeak

Martxoaren 21ean egingo da Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako mahaien zozketa

hauteskundeak1 Herritarrak, Ategorrietako ikastetxe publikoan bozkatzen. Beñat Parra

2024ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako mahaietarako zozketa martxoaren 21ean egingo dute, 09:00etan. Zozketa hori Easo kaleko 41 zenbakian dagoen Udalinforen bulegoan egingo dute. Ondoren, udal webgunean argitaratuko dituzte emaitzak.

Hautesle erroldaren kontsulta

Hautesle zerrenda esteka honetan kontsultatu daiteke. Norbaiten datuak ez badira zuzenak edota ez bada bertan azaltzen, erreklamazioa aurkez daiteke Udalinfon martxoaren 11ra arte.

Edozeinek hautesle zerrendan jasotako bere datuei buruzko erreklamazioa aurkez dezake udaletxean (Udalinfon), kontsulatuan edo, zuzenean, Hautesle Erroldaren Bulegoko Ordezkaritzan.

HITZAkide HITZAkide