Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?
Kirol emaitzak

Lidergoa eskuratu du Bera Berak, behin-behinean

Garaipenak eskuratu dituzte asteburuan Bera Berak, Realeko mutilek eta Gipuzkoa Basketek. Porrotak izan dituzte, aldiz, Ibaeta Basketek eta belar hockeyko Realak, eta berdinketa Realeko neskek.

bera-bera Bera Beraren eta Oviedoren arteko partidako une bat.Bera Bera

Etxeko lanak eginda iritsi da Bera Bera astelehenera, Oviedoren etxean irabazi baitzuen larunbatean, eta ligako lidergoa eskuratu du behin-behinean, jardunaldi baten faltan. Nagusitasunez irabazi zuten donostiarrek Asturiasen: 22-32. Malagak eta Elxek, ordea, oraindik ez dituzte jokatu jardunaldi honetako euren neurketak, gaur eta bihar artean jokatuko baitituzte. Biek galtzea komeni zaio Bera Berari, azken jardunaldira lidergoan iristeko.

Futbolean, Realeko mutilek erraz irabazi zuten ostiralean Anoetan, Cadizen aurka (2-0), Merinoren eta Zakharyanen golei esker. Sentipen onak berreskuratu zituzten txuri-urdinek, eta ligako azken txanpan mailarik onena emateko prest daudela erakutsi zuten; seigarren postuan sendo daude donostiarrak. Realeko neskei dagokienez, hutsean berdindu zuten igandean Betisen etxean, partida parekatu batean; ligako zortzigarren postuan jarraitzen dute txuri-urdinek.

Saskibaloian, porrot mingarria jaso zuen larunbatean etxean Ibaeta Basketek, Gironaren aurka 57-78 galduta; ligako zortzigarren postura jaitsi dira horrela donostiarrak. Bestalde, Gipuzkoa Basketek nagusitasunez irabazi zion Lleidari igandean (87-72), eta ligako bosgarren postuan jarraitzen dute donostiarrek.

Azkenik belar hockeyan, Reala kopatik kanpo gelditu da, ostiralean Atletic Terrassaren aurka huts eta bat galdu ostean. Ligako azken txanpan zentratu beharko dira aurrerantzean txuri-urdinak.

PARTIDAK

Eskubaloia

Emakumezkoen liga, 21. jardunaldia

  • Oviedo 22 — Bera Bera 32

Futbola

Gizonezkoen liga, 29. jardunaldia

  • Reala 2 — Cadiz 0

Emakumezkoen liga, 20. jardunaldia

  • Betis 0 — Reala 0

Saskibaloia

Emakumezkoen liga, 25. jardunaldia

  • Ibaeta Basket 57 — Girona 78

Gizonezkoen bigarren mailako liga, 25. jardunaldia

  • Gipuzkoa Basket 87 — Lleida 72

Belar hockeya

Emakumezkoen kopa, final-laurdenak

  • Reala 0 — Atletic Terrassa 1
HITZAkide HITZAkide