Amara kaleko lursail publikoak etxebizitzak egiteko salduko ditu udalak
Donostiako Udalak Amara kaleko hiru lursail publikoak salduko ditu, bertan etxebizitza pribatuak egiteko. Donostiako alkateak gaurko prentsaurrekoan adierazi duenez, lursail publiko hauek salduko dira “beste auzoetan dauden babestutako etxebizitza egitasmoak finantzatu ahal izateko”.
EAJk eta PSE-EEk 7.5 miloiko aurrekontua egin dute; izan ere, udal jabetzakoak dira eraikinak, eta bere garaian Donostiako Udaltzaingoaren langile eta senideentzako izan ziren. Udal gobernuak 2020ko urriaren 27an hartu zuen hiru eraikinak hustu eta eraisteko erabakia. Udal teknikariek argudiatu zuten “egiturazko patologia larriak” zituztela, eta aurrera jarraitu zuten eraisketa lanekin, nahiz eta bizilagun batzuek teknikarien txostenak kritikatu eta hainbat errekurtso jarri zituzten epaitegian.