Kaleetako garbiketa zerbitzua abiatu du udalak
Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaien artean, bideak garbitzeko zerbitzua da Eneko Goia alkateak gaurko prentsaurrekoan azaldu duena; izan ere, bideetako eta antzekoetako garbiketa zerbitzua kontratatzeko espedientea onartu da.
Egikaritze epea 10 urtekoa da eta aurrekontua 16.734.696 eurokoa. 16.701.696 euroko oinarrizko aurrekontua da, eta beste 33.000 euroko gehienezko aurrekontua, kokaguneetako edo antzekoetako hondakinen bilketarako eta kudeaketarako, eta aparteko gertakizunen eta garbiketa edo tamainagatik ekipamendu arruntarekin bildu ezin diren antzeko ekintzetarako da.
Kontratuaren xedea da Donostiako “kale, bide, industrialde eta enpresa poligono guztiak, eta oro har, espazio publiko guztiak garbitzea, lorategia, landa izaerako oinezkoentzako bideak edo erabilgarritasunagatik edo izaeragatik beste zerbitzu edo erakunde batzuen erantzukizuna diren guneak izan ezik”.