Udalak bere ateak irekiko ditu apirilaren 5etik 7ra
Udalak bere ateak irekiko ditu apirilaren 5, 6 eta 7an, eta herritarrek izen ematea ostegun honetatik aurrera egin ahal izango dute, 010 telefonoan edo Udalinfoko bulegoetan. Helburua herritarrei erakundea hurbiltzea eta hiriko eraikinik “enblematiko eta maitatuenetako” bat balian jartzea dela azaldu du Eneko Goia alkateak, gaur, Udaletxean.
Donostiarrek eta bisitariek Udalbatza aretoa, eskailera nagusia, Harrera gela, Gobernu Batzordearen aretoa eta Prentsa Aretoa bisitatu ahal izango dituzte, eta nahi dutenek, “doako bisita gidatuetan parte hartu ahal izango dute”.
Eraikina bisitatzeko sarrera Aldierdi Ederreko erdiko eskaileretatik egingo da, eta ordutegia honakoa da: apirilaren 5ean, 16:00etatik 20:00etara, eta hurrengo bi egunetan, 11:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Halaber, aipatutako bisita gidatuei dagokionez, parte hartu nahi duenak martxoaren 21etik apirilaren 3ra eman dezakete izena eta taldeak gehienez 25 pertsonakoak izango dira.