Igarotako bidearen kronologia bat
AB Krosa

Ekainaren 1ean izango da ABkrossa

AB_Krosa Amara Berri kolore arrosaz jantzi zuten iaz lasterkariek.Joseba Parron San Sebastian

Iragarri dute dagoeneko aurtengo ABkrossaren data: ekainaren 1ean izango da, 19:00etan. Ohiko legez, bi ibilbide egongo dira, hiru kilometroko motza eta sei kilometroko luzea, eta herri lasterketan izena emateko epea hilaren 26an irekiko dute.

Berritsu elkartea da euskararen aldeko Amara Berriko lasterketaren antolatzailea, IRUTXULOKO HITZAren eta udaleko Euskara eta Kirol Sailetako babesarekin. Aurten bederatzigarrenez egingo dute, eta gutxienez iazko marka berdintzea izango dute helburu, inoizko ABkrossik jendetsuena izan baitzen iazkoa. Hemen ikus ditzakezue joan den urteko argazki guztiak.

HITZAkide HITZAkide