Igarotako bidearen kronologia bat

Sute txiki bat piztu da Martuteneko eraikin batean

Martuteneko etxe okupatua 30 lagun inguru bizi dira Martuteneko eraikin okupatuan. Olatz Balda

Bart gauean sute txiki bat piztu zen Martuteneko eraikin okupatu batean. Suhiltzaileek azaldu zutenez, pertsona batek lastaira bat erre zuen berariaz, eta kea segituan barreiatu zen eraikinaren hainbat txokotara. Nolanahi ere, ez da zona hura ez da inoren bizitoki, eta hori horrela, ez da zauriturik egon.

Suhiltzaileek iluntzean jaso zuten abisua, eta eraikineraino bertaratu ziren bi kamioi,  Ertzaintzaren hainbat patruilarekin batera. Egoera egonkortuta, 21:30ak aldera joan ziren eraikinaren ingurutik.

“Operazio arrazista”

Pasa den astean, polizia operazio handia egon zen eraikin horretan betan. 56 lagun topatu zituzten dituzte erakinaren barruan, eta horietatik, 29 eraman zituzten Espainiako Poliziaren etxera “identifikatzeko” asmoz. Udalak esan duenez, operazio honen jatorria, “azken asteetan Martutenen bertan, leku honetan bizi diren pertsonen arteko liskar larriak dira”. Itxuraz, horrek auzotarren artean “kexak, kezka eta salaketak eragin ditu, eta ondorioz, poliziek gaurko operatiboa martxan jartzea erabaki dute”, eraikin horretan dauden “pertsonak kontrolatzeko” eta “gertakari larri horiekin zerikusia duten ala ez argitzeko”.

Ekintzaileek salatu zutenez, ordea, “fitxaketa operazio masibo bat” izan zen hura, bertan bizi diren guztiak gaizkile gisa tratatu zituztelako. Hain zuzen,  bertan bizi diren guztiak zaku berean sartzeagatik, “polizia operazio arrazista” dela salatu zuten.

 

 

HITZAkide HITZAkide