Algarak eta emozioak nagusi, Egiako Korrika Txikian
Pozaren pozez, 9:45ean abiatu dute Korrika Txikia Egian. Mundaiz, Aitor Ikastolak eta Maria Reina Ikastetxeak hartu dute parte kolorez eta algaraz bete duten lasterketan. Nagusienak hasi dira aldapa gora, Gladys Eneatik Ametzagainara bidean. Goraino iritsita, haur hezkuntzakoen txanda izan da. Gurasoen eta bizilagunen animoekin, osatu dituzte metroak eta iritsi dira Plaza Haundiraino.
Emozioak borborka, dantzan eta kantuan jarraitu dute lasterketaren ondotik ere. Hamaiketakoa jan ostean, euskararen aldeko aldarriak zabaldu dituzte hiru ikastetxeetako ordezakariek, eta horren ostean, kalejira handi batekin amaitu dute ekitaldia.
https://www.youtube.com/watch?v=uv605GAjOq8