Etxean jokatuko dute asteburuan Bera Berak, Realeko neskek, Txuri Urdineko neskek eta belar hockeyko Realak. Kanpoan ariko dira, aldiz, Gipuzkoa Basket eta belar hockeyko Donostiako Atletiko.
Euskara bizirik egon da beti Egia auzoan, baina industrializazioak eragindako eraldaketa eta frankismoaren debekuak zirela medio soilik etxe batzuetan mantendu zuten XX. mendean zehar. Ordea, Euskal Herriko beste hainbat tokitan gertatu zen moduan, 1960ko hamarkadatik aurrera, mugimendu euskaltzale indartsu bat sortu zen Egian, eta klandestinitatetik hasita, auzoa euskaldundu zuten, auzotar askoren konpromisoari esker. Urte luzez garatutako euskalduntze eta alfabetatze prozesua dokumental batean jaso du Enara Varea Letona antropologo egiatarrak.