Frantziako Estatuak Espainiakoaren esku utzi du ihes eginda zegoen Santi Cocaren hilketako auzipetua
Otsailean atxilotu zuten ihes eginda zegoen Santi Coca gaztearen hilketaren kasuko auzipetua, Frantziako Estatuan, eta Espainiako Estatuaren esku utzi dute orain auzipetua autoritate frantsesek, EFE albiste agentziak argitaratu duenez. Madrilgo Soto del Real espetxera eraman dute momentuz.
Urtarrilean atera zen Cocaren kasuko epaia, eta auzipetutako gazteetako bati hiru urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion Gipuzkoako Auzitegiak. Beste lau auzipetu zeuden, eta laurak absolbitu zituzten; seigarren auzipetua ihes eginda zegoena da, eta, beraz, aurreikusten da orain epaituko dutela. Joan den urteko otsailean ezarri zuten orain atxilotu duten gaztearen atxiloketa agindua, epaitegian bere burua aurkezteko betebeharra betetzen ari ez zela baieztatu ostean. Coca 2019an hil zen, Nautikoko diskoetxearen ondoan jipoi bat jasan ostean.