Ikusi nork hartuko duen lekukoa Donostian, kilometroz kilometro
Prest al zaudete Donostian 23. Korrikaz gozatzeko? Larunbat arratsaldean sartuko da, 18:00ak pasatuta, Martutenetik, eta lau orduz baino gehiagoz ibiliko da hirian barrena, ia auzo guztiak zeharkatuz. Guztira, 145 eragile eta norbanakok erosi dute kilometroren bat, eta beheko mapa interaktiboan ikus dezakezue kilometro bakoitzean nork hartuko duen lekukoa.