Igarotako bidearen kronologia bat

Abisu horia jarri dute haize bolada handiengatik

Haizea nabaritu dute Frantzia pasealekuan. (Argazkia: Mikel Elkoroberezibar Beloki) Frantzia pasealekua.Mikel Elkoroberezibar

Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du astelehen honetarako, goizaldeko hirurak eta eguerdiko hamabiak bitartean. Hego-ekialdeko haize boladek orduko 80 kilometroko abiadura gaindi dezakete haizeguneak ez diren eremuetan. Haizeguneetan 100 kilometro orduko abiadura har dezakete.

Egunaren hasieran hegoaldeko eta hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta goizak aurrera egin ahala, hodeiak ugarituz joango dira. Eguerdi inguruan haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta aldaketa etorriko da; zerua estali egingo da, zaparradak botako ditu eta tenperatura jaisten joango da. Ekaitza ere izan daiteke egunaren amaieran.

HITZAkide HITZAkide