Zubiri-Manteoko gurasoek GOeko obren "arriskuak eta ilegalitateak" salatu ditu
Zubiri-Manteo institutu publikoaren AMPA elkarteak, GOeko eraikuntzak “ikaslego eta langilegoarengan dakartzan ilegalitate eta arriskuen iradokizunak” aurkeztu ditu.
Guraso Elkarte honek hainbat arrazoi eskaini ditu: zarata eta iskanbilak, eskolarako sarbide seguruen eza eta izaera kutsakorrak, eta osasunaren aurkakoak diren materialen existentzia eskola pareko guneetan.
“Gure seme-alabek bi hilabete daramate arriskuan”, adierazi dute elkartetik, eta era berean, “kutsakorrak izan daitezkeen lurrak egon arren”, udalbatzarrak osasunean izan ditzakeen ondorioei aurreko egiteko ez duela analisi geologikorik burutu nabarmendu dute.
Elkarteak azaldu duenez, orain arte kezkak idatziz helarazi dituzte administrazioei eta hauek ez dituztenez “aintzat hartzen”, publiko salatzeko erabakia hartu dute.
Zaratak eta zaintzarik gabeko sarbideak
Zaratari dagokionez eta elkarteak ohar baten bitartez adierazi dutenez, familiak izan dira Udaltzaingoari eskatu diotenak zarata neurketak: “ikasleei eta ikastetxeari kaltea eragiteaz gain, zarata eta kutsadura akustikoari buruzko araudia ez betetzearen aurrean, legez kanpoko ekintzak baimenduak izaten ari dira”.
Halaber, sarbideetako segurtasun falta da familiak asko kezkatzen dituen beste puntu bat. Hala, gogorarazi dute, ikastetxeko sarrera-irteeratan segurtasuna bermatzeko neurririk ez dagoela ikusirik, hainbat erakunderi zuzendu zaizkiela; hala nola, udaleko hirigintza sailari, Hezkuntza ordezkaritzari, Arartekoari eta baita Adingabeen Defendatzaileari ere.
Egoera ikusita, elkarteak premiazko erantzunak eta neurriak eskatu ditu, lanek ikastetxeko ikasleengan eta langileengan duten eragin negatiboa arintzeko. Lan horiek 2025eko uda arte iraungo dute, eta data horretan GOe amaituta egotea espero da.