Aiora Jaka itzultzaileak Anne Heberten poesia euskaratu du
Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan, Susa argitaletxeak Anne Hebert Quebectarrarena itzulpena argitaratu du, Aiora Jaka itzultzaile donostiarraren eskutik euskaratua.
Aiora Jakak ekarri ditu euskarara Anne Heberten (1916-2000) olerkiak. Susak adierazi duenez, “Quebeceko poesiaren ordezkari garrantzitsuenetako bat da, eta hein berean berdingabea. Ahots oso pertsonal baten jabe, bide guztiz berea egin zuen literaturan”. Halaber, Jakak “zorrotz, tentuz eta mimoz” egin duela itzulpena gaineratu dute.
Aipatzekoa da, itzulpenaren deskribapenean azaldutakoa; izan ere, naturako elementu sinple baten behaketak abiatzen du askotan Heberten poesia: iturria, euria, txoriaren kantua, gaua eta abarrekoak dira poema askotan agertzen diren elementuak. Tonua “etsia” dela Heberten heldutasuneko poemetan nabarmendu du argitaletxean, eta “gaztaroko lehenen aldean, eta hain zuzen ere haurtzaroaren mina gailentzen da poema batean baino gehiagotan”.
Aiora Jaka (Gros, 1982) itzultzaileak EHUko Itzulpengintzako lehenengo promozioan ikasi zuen. Ordutik, doktorego tesi bat egin eta hainbat sari irabazi ditu. Hemen duzue irakurgai Aiora Jakari egindako elkarrizketa