Ariane Matiakh zuzendariak Donostiako Orfeoiaren batuta hartu du
127 urte behar izan ditu Donostiako Orfeoiak emakumezko baten gidaritzapean aritzeko.
Ariane Matiakh izan da Donostiako Orfeoia zuzendu duen lehen emakumea 127 urteko historian, koruak Frantziako Toulouse eta Foix hirietan eman dituen kontzertuetan. Donostiako abesbatzak lehen nazioarteko irteera izan du Aste Santuan eta bi eszenatokiak beteta, “publikoaren aintzatespena” jaso du, ohar batean azaldu duenez.
Bi emanaldietan, Ariane Matiakh zuzendari frantziarrak, Alemaniako Württemberg Philharmonic Orchesta Reutlingen-eko zuzendari titularrak, Orfeoia zuzendu zuen eta esperientziak partekatu zituen Sainz Alfaro abesbatzako zuzendari titularrarekin eta baita orfeoieko gainerako kideekin ere.
Kontzertu bikoitz horietan, Tolosako Orkestrarekin batera, ‘Les sept paroles du Christ en croix’ (Cesar Franck) obra interpretatu zuten eta Florie Valiquette sopranoak, Julien Behr tenorrak eta Jean-Sébastien Bou baritonoak hartu zuten parte.


