Donostiako Udalak ate irekien jardunaldiak egingo ditu asteburuan
Ostiral, larunbat eta igandean udaletxearen ateak irekiko dira herritarrei hurbiltzeko.
Donostiako Udalak ate irekien jardunaldiak prestatu ditu asteburu honetarako. Ostiral, larunbat eta igandean — hilak 5, 6 eta 7— erakundea herritarrei hurbiltzeko eta hiriko eraikin enblematikoa aurkezteko baliatuko dituzte prestatu dituzten bisita gidatuak.
Donostiarrek eta kanpoko bisitariek Udalbatza Aretoa, eskailera nagusia, Harrera gela, Gobernu Batzordearen aretoa eta Prentsa aretoa bisitatuko dituzte, besteak beste. Era berean, udaletxeko areto nagusiak modu libreak bisitatu ahal izango dira eta nahi duen orok, euskaraz eta gaztelera antolatutako doako bisita gidatuetan parte hartzeko aukera izango du.
Eraikina bisitatzeko sarbidea Alderdi Ederreko eskaileren bitartez egingo da eta ondoko ordutegia izango du:
- Ostirala: 16:00etatik 20:00etara.
- Larunbata eta igandea: 11:30etik 14:00etara; 16:00etatik 20:00etara.
Bisita gidatuetarako aurreikusitako ordutegiak, Udalaren historia azalduko dutenak, honako hauek dira:
- Ostirala: 16:00etan euskaraz eta 17:00tan gazteleraz.
- Larunbata eta igandea: 11:30ean euskaraz, 12:30ean gazteleraz, 16:00etan euskarazeta 17:00etan gazteleraz.


