Donostian ez da erroldatze irregularrik izan, udalaren arabera
Larramendi ikastetxearen zati bat elizgizonen etxebizitza gisa erabilia da. Larramendi ikastetxea Donostiako Udalak baztertu egin du egun hirian “erroldatze irregularren” kasu susmagarririk dagoenik, eta ez du aurkitu etxebizitza batean pertsonen erregistro “masiboen” zantzurik. Hala erantzun dio idatziz Eneko Goia alkateak PPko udal taldeari, batzorde berri batean egoera horri buruzko galdera sorta bat aurkeztu baitzuen Borja Corominasen taldeak, Noticias de Gipuzkoa egunkariak jaso duenez.
Zehazki, “higiezin, etxebizitza eta merkataritza establezimenduei lotutako” erroldako alten eta bajen fluxuaren gaineko Udalaren kontrolik dagoen galdetu du PPk, besteak beste, Irun eta Eibarren gertatu irregulartasunak topatu baitituzte berriki. Edonola ere, Donostiako errolda normaltasun osoz mantentzen dela baieztatu zion zinegotziak, “erroldaren datuak egiaztatzeko dispositibo iraunkorra” dagoela baieztatuta.
Era berean, hamar pertsonatik gorako erroldak zenbatzen direnean udaletxean “alarmarik” pizten ote den galdetu zuten popularrek. Batzordean azaldutakoaren arabera, etxebizitzaren ezaugarriak hartzen dira kontuan: hau da, langile edo ikasle erresidentzia den, edo 250 metro koadro baina gehiago ote dituen etxebizitzak, besteak beste. Jasotako datuen arabera, 77 kasu zenbatu dira hamar pertsona baina gehiagoko erroldekin, baina denak izan dira halako kasuak.


