Mobilizazioak iragarri dituzte Dbuseko langileek, gidari baten kaleratzearengatik
Autobus bat Loiolako Erriberan.Dbus Dbuseko enpresa batzordeak, UGT, LAB eta Kurpil sindikatuek osaturikoak, mobilizazioak iragarri ditu, enpresak gidari bat kaleratu duela salatzeko, eta langilea bere lanpostura itzuli dadila aldarrikatzeko.
Sindikatuen arabera, kaleratzearen arrazoia da gidariak bere ibilbideak batez besteko denboran baino gehiagoan egin izana. “Zentzugabekeriatzat” jo dute hori, eta ohartarazi dute “aurrekari arriskutsua” izan daitekeela langile bat horregatik kaleratzea. Horrela, astelehenean (hilak 8) eta ostiralean (hilak 12), 12:00etan elkarretaratuko dira udaletxearen aurrean, eta, asteazkenean (hilak 10), auto karabana baten bidez protestatuko dute, Dbusen egoitzatik 12:00etan abiatuta.


