Chorraut, Etxaniz eta Lazkano Olinpiar Jokoetarako sailkatu dira
Pau Etxaniz eta Maialen Chorraut, Olinpiar Jokoetarako sailkatu ostean.Donostiako Atletiko Donostiako Atletikoko Maialen Chorraut, Pau Etxaniz eta Miren Lazkano piraguistak Parisko Olinpiar Jokoetan arituko dira, asteburu honetan sailkapena lortu ostean. Lehenengo Olinpiar Jokoak izango dira Etxanizentzat eta Lazkanorentzat, eta bosgarrenak Chorrautentzat.
Chorraut lasartearrak bideratuta utzi zuen Olinpiar Jokoetarako sailkapena joan den asteburuan, eta asteburu honetan ziurtatu du txartela. Etxaniz donostiarrak, bestalde, larunbatean lortu zuen sailkapena, eslalom olinpikoko K1eko finala irabazita. Azkenik, Lazkano donostiarrak igandean eskuratu zuen Pariserako txartela, Pauen jokatutako proban.

