Inoizko parte hartzerik handiena izan du Mertxe Uzal Memoriala eskrima txapelketak
Mertxe Uzal Memorialeko une bat.Fortuna XIX. Mertxe Uzal Memoriala eskrima txapelketa egin dute asteburuan Pio Baroja kiroldegian, Fortuna Kirol Elkarteak antolatuta. Klubak azaldu duenez, “arrakasta handia” izan zuen txapelketak, inoizko parte hartzerik handiena izan baitzuen, “bai gizonezkoetan eta bai emakumezkoetan”. Guztira, zortzi herrialdetako 139 kirolarik hartu zuten parte, tartean bi kirolari olinpikok: Lucia Martin Portuguesek eta Zeilin Youk.
Maila handiko proba izan zen, non emakumezkoen Sableko Txapela Lucia Martin Portuguesek irabazi zuen, Celia Perez Cuenca selekzioko kideari irabazita. Podiumean izan ziren Elena Hernandez eta Ainhoa Perez, biak Sala de Armas de Madrid taldekoak. Gizonezkoen Sablen Axel Pogu frantziarra izan zen txapelduna, Frantziako talde nazionaleko Lucas Guilley taldekideari 15-14 irabazi zion. Podiumean Samuel Jarry frantziarra eta Rogelio Caballero espainiarra (Academia Internacional de Esgrima) izan ziren”, kontatu du Fortunak.
Bestalde, Fortunako June Ruizen bederatzigarren postua nabarmendu du klubak: “Kadeteen lehen urtea izanik, senior mailako proba batean emaitza bikaina lortu zuen”. Hemen ikus ditzakezue Fortunak txapelketan egindako argazkiak.

