Igarotako bidearen kronologia bat
Mugikortasuna

GI-20 errepidea gauez itxiko da Donostia parean, Behobiarako noranzkoan, seinaleztapen atariak berritzeko

GI-20 errepidean Aritzeta, Añorga eta Ondarretako lotuneen parean dauden arkupeak eta orientazioko seinaleztapen banderolak ordeztuko dituzte. Hori dela eta, Behobiarako errepidea itxita egongo da gaur gauean, 22:00etatik 05:00etara.

Itxierak Donostia-Ondarreta 12. irteeran izango du eragina. Alternatiba gisa, trafikoa 13. irteeratik desbideratuko da Lasarte-Oriarako noranzkoan, eta GI-11 errepidetik jarraitu Belartzako biribilgunera, han GI-2132 hartuz Añorgarantz. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, lanak gauez egingo dira, ahalik eta gutxien eragiteko.

HITZAkide HITZAkide