Tren zerbitzu berezia eskainiko du Euskotrenek igandean, Realaren eta Almeriaren arteko partidarako
Easoko tren geltokia.X. Etxabe Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean, apirilak 14, Anoetan 21:00etan jokatuko den Realaren eta Almeriaren arteko partidarako.
Zerbitzu berezi horrekin partidarako joan-etorriak burutzeko garraio publikoaren aukera eskaini nahi du Euskotrenek, eta, aldi berean, zaleak tren desberdinetan banatu. Partida amaitzen denean, Euskotrenek trenak eskainiko ditu Anoetatik Hendaiara, Altzara, Lasarte-Oriara eta Zumaiara.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944-33 33 33. Horrez gain, tren geltokietan jaso daiteke informazioa, baita mugikorreko aplikazio ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegi bilatzailean ere.

