Abian da Intxaur jaietako kartel lehiaketa
Ekainaren 28tik 30era ospatuko dituzte Intxaurrondoko Intxaur jaiak, eta abian da aurtengo kartel lehiaketa. Diseinua librea da, baina “Intxaur jaiak 2024” testua eta datak agertu behar dira. Bestalde, bereizmen handiko formatu digitalean entregatu behar da (A3 tamaina, 3.508 bider 4.961 pixel), apirilaren 27a baino lehen, intxaurjaibatzorde@gmail.com helbide elektronikora bidalita. Lehiaketa irabazten duen diseinua izango da aurtengo jaietako kartela, eta, gainera, egileak 100 euroko ordainsaria irabaziko du.