Igarotako bidearen kronologia bat

Urdinduz martxa jendetsua egin dute autismoaren alde

urdinduz

Gautena elkarteak antolatuta, Urdinduz martxa solidarioa egin zuten atzo, autismoaren espektroaren nahasmenduaz kontzientziatzeko eta hura ikusarazteko. Eguraldia lagun, Haizearen Orrazitik abiatu zen martxa 11:00etan, eta Alderdi Ederrerainoko bidea egin zuten ehunka lagunek, kamiseta urdinak soinean.

Berritasun moduan, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Plus Brass Bandek parte hartu zuen martxa solidarioan. Tronpeta jotzaileek, tronboi jotzaileek eta perkusio jotzaileek osatutako talde honek New Orleanseko taldeen estilo zirraragarria ekarri zuen Donostiako kaleetara martxa solidarioan zehar.

Martxa solidarioaren helburua da autismoari buruzko kontzientziazioari elkartasuna eta babesa adieraztea, egun batez gozatzeko aukera eskainiz.

HITZAkide HITZAkide