Igarotako bidearen kronologia bat
TEKNOLOGIA

'Teknologia Kuantikoak' hitzaldi zikloa egingo dute San Telmo museoan

Donostia International Physics Centerrek eta San Telmo museoak teknologia kuantikoak hainbat alorretan ekarriko duten iraultza izango dute hizpide.

San Telmo museoan egingo dute kontzertua. (Argazkia: San Telmo Museoa) San Telmo museoaren aurrealdea. (San Telmo Museoa

Donostia International Physics Centerrek (DIPC)  eta Donostiako San Telmo museoak, Zientzia Hiria programaren edizio berriaren baitan, Teknologia Kuantikoak hitzaldi zikloa antolatu dute teknologia horrek gizartearen egunerokoan zer nolako izango duen azaltzeko.  Zikloan, teknologia kuantikoko adituek hartuko dute parte; hala nola Javier Aizpurua fisikariak, DIPCko Ikerbasque irakasleak.

Apirilaren 19an, Aizpuruak teknologia kuantikoen oinarrizko kontzeptuak azalduko ditu. Mahai inguruan izango dira Celia Rogero fisikaria, CSIC-EHUko zuzendaria eta material kuantikoetan aditua; Kepa Ruiz Mirazo fisikaria, Biofisika Institutuko ikertzailea eta EHUko Zientziaren eta Biologiaren Filosofiako irakaslea; Aitor Moreno ingeniari informatikoa, adimen artifikalean eta konputazio kuantikoan aditua; eta Cristina Sanz, IBMko Berrikuntza Kuantikoko Zentroetako arduraduna eta teknologia kuantikoetan aditua.

Javier Aizpurua fisikariak gidatuko du mahaia, eta teknologia kuantikoak gure gizarteko hainbat alorretan ekarriko duten iraultza izango dute hizpide. Hitzaldiak San Telmo Museoan izango dira arratsaldeko zazpietan, sarrera librearekin lekua bete arte. Euskarazko bi saioak hilaren 19an egingo dituzte; hilaren 26an, berriz, gaztelaniaz eskainiko dute hitzaldia. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira, San Telmo museoko youtube kanalaren bidez.

HITZAkide HITZAkide