Bi gizon atxilotu dituzte Donostian, beste baten heriotzarekin zerikusia dutelakoan
Ertzaintzak 54 eta 53 urteko bi gizon atxilotu ditu bart Donostian, beste gizon baten heriotzarekin zerikusia dutela leporatuta, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gauerdiko hamabi eta erdiak aldera, Ertzaintza etxebizitza batera bertaratu da, bertan istiluak izan direnaren abisua jaso ostean. Etxebizitza horretan, ondoren atxilotu dituzten biez gain, gizon bat hilik aurkitu dute, “ageriko kriminalitate zantzuekin”. Hedabide batzuek argitaratutako informazioaren arabera, Antiguako etxebizitza batean izan da gertakaria.
Medikua bertaratu denean, gizona hilda zegoela baieztatu du, eta ertzainek aipaturiko bi gizonak atxilotu ditu, heriotzarekin zerikusia dutelakoan, hilketa delitu bat leporatuta. Horrela, polizia etxera eraman dituzte, eta gertakariak ikertzen ari dira.