GI-20 errepideko Ondarretako lotunea itxiko dute seinaleak aldatzeko
Gi-20 errepideko Ondarretako sarbidea. Aritzeta, Ondarreta eta Añorgako lotuneen parean dauden seinaleak aldatzeko, bihar, hilak 18, GI-20 errepiderako sarbideak itxiko dituzte 22:00etatik 04:30era, Bilborako noranzkoan. Zehazki, Tolosa hiribideko eta Zarautz hiribideko Ondarretako lotuneak dira itxiko direnak.
Alternatiba gisa, Bilbora, Gasteizera, edo Iruñera doazen ibilgailuei Tolosa hiribidetik Añorgarantz jarraitzea gomendatzen zaie eta Errekalde auzoan GI-11 hartzea. Lanak gauez egingo dira, zirkulazioan ahalik eta gutxien eragiteko.

