Lorearen inguruko lehen topaketak egingo dituzte asteburuan
Donostia Loratzen jardunaldiak, lorearen munduko profesionalak bilduko ditu klima aldaketak eragindako kezkak eztabaidatu eta horren aurrean proposatutako prebentzio neurriak partekatzeko.
Lorearen eta berdeguneen kulturari buruzko nazioarteko lehen topaketak egingo dituzte Donostian, ostiraletik igandera bitarte. Garbiñe Tolosak (Meriflauers), Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlanean antolatu du egitasmoa eta “lorearen profesionalak, lorezainak, paisajistak, botanistak eta zuhaitz-egileak biltzea” bildu nahi izan ditu. Izan ere, egitasmo honen helburu nagusia klima aldaketaren testuinguruan lorearen kulturari eta berdeguneei buruzko kezkak eztabaidatu eta partekatzea da.
Donostia Loratzen 2024 jardunaldietan, hitzaldiak, tailerrak eta jarduera praktikoak egingo dira, eta lorearen kulturaren garrantzia, hirian inegratzeko duen modua, eta lore arte instalazioen sormena landuko dituzte, besteak beste. Ostiral eta larunbatean, Gladys Eneako kaperan egingo dituzte hitzaldi eta tailerrak. Igandean, berriz, hiriko hainbat puntutara zabalduko dute egitasmoa, hitzaldien bitartez.
Era berean, lorez eta landarez egindako instalazio artistikoak aurkeztuko dituzte hiriko hainbat tokitan, “herritarrak espazio berdeen edertasunaz eta gure bizitzetan duten garrantziaz gozatzera eta hausnartzera gonbidatzeko”, gaineratu dute.