Bidebietako kiroldegian sexu erasoa egin diotela salatu du adingabe batek
![bidebieta kiroldegia](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2024/04/bidebieta.jpg)
Mutiko adingabe batek salaketa jarri du, atzo iluntzean sexu erasoa egin ziotelako Bidebietako kiroldegian. Segurtasun Sailak adierazi duenez, erasoa atzo gertatu zen, 20:00ak aldera. Erasoaren ostean aurkeztu zuten salaketa adingabearen legezko tutoreek. Ertzaintza gertaturikoa ikertzen ari da.