Igarotako bidearen kronologia bat
Futbola

Ana Tejadak Reala utzi du, eta Jon Martinek kontratua luzatu du

Tejada Ana Tejada Realeko atzelaria.Reala

Azken egunotan Realak bi jokalariren etorkizunaren berri eman du. Emakumezkoen liga bukatu ez denean, Ana Tejada atzelariak talde txuri-urdina utzi du. AEBetako ligako eskaintza bat onartzea erabaki du errioxarrak, eta klubari horrela eskatuta, joan egin da. 2025. urtera arte zuen kontratua. Oraindik ez da argitu zein taldetan ariko den.

2019an fitxatu zutenetik, Tejada jokalari garrantzitsua izan da taldearentzat. Txapeldunen Ligako sailkapen historikoaren parte izan zen, eta Superkopako bi finalak jokatu zituen txuri-urdinek.

Jon Martin, 2030era arte

Lasarte-Oriako Jon Martin atzelariak, berriz, Realean jarraituko du 2029-2030. denboraldiaren bukaerara arte. Une honetan, bigarren taldearekin jokatzen ari da, eta 2025era arteko kontratua zuen. Txuri-urdinek etorkizuneko atzeko lerroa sendotzeko berritu dute Martin gaztea.

HITZAkide HITZAkide