Euskal Itsas museoak itsas geruzak erakusketa aurkeztu du
Apirilaren 19tik abuztuaren 25era bitarte egongo dira ikusgai Beñat Gerekaren artelanak.
Beñat Gerekaren artelanetako bat. Euskal Itsas museoa Euskal Itsas museoak Beñat Gereka argazkilariaren Itsas geruzak erakusketa jarri du ikusgai. Getariako portuan ateratako 21 argazkik osatzen dute artelana eta abuztuaren amaierara arte egongo da ikusgai museoko ganbaran. Antolatzaileek azaldu dutenez, argazkien bitartez, eguneroko bizitzako objektuen xehetasun harrigarriak erakutsi nahi ditu artistak. Diotenez, askotan oharkabean pasatzen daitezkeen pasarteak dira, herri nortasunarekin lotura estua dutenak. Hala, Getariako portuan dauden txalupak, gurdiak eta arraunak ageri dira bere argazkietan, baita portuko itsas emakume eta gizonak ere. Era berean, eguraldiak eta kresalak eragindako argi eta itzalak dira nagusi.
Artelan horietan, halaber, denboraren iraganak sortzen dituen lerro, kolore, textura eta formez gozatzeko aukera ematen du, eta bide horretan xehetasunek dute garrantzia, “ezkutuan” gailentzen den identitatearekin bat egiteko.

